Kritikaren saria jaso zuen 2001ean eta 2011n Azalaren kodea eta Bitsa eskuetan poema-liburuengatik, baita Espainiako Poesia Sari Nazionala ere 2021an, Nola gorde errautsa kolkoan liburuagatik. Kristalezko begi bat (2013) eta Hezurren erretura (2019) dira bere prosazko lan garrantzitsuenak. 2025ean Amorante frantsesa kaleratu zuen, poema bidez idatzitako nobela.
Gazte literaturari dagokionez, Euskadi saria jaso du hiru aldiz,, Mikel Zarate saria eta IBBYren ohorezko bi diploma. Literatur itzulpengintzan ere aritzen da. Esparru horretan birritan jaso du Vitoria-Gasteiz saria. Nazioarteko hainbat topaketatan parte hartu du eta euskaltzain osoa da.