Literatura Konparatuak ikasi zituen Granadan, eta literaturaren eta zinemaren arteko loturan espezializatu zen. Gente que ríe (Caballo de Troya, 2022, Narratibako Ojo Crítico saria) eta El ataque de las cabras (Random House, 2025, Zilarrezko Euskadi saria) eleberriak argitaratu ditu, bai eta Superé a los soldados (La bella Varsovia, 2026) poema-liburua ere. Aurkezle eta gidoigilea izan da TVEko La2 kateko Un país para leerlo programan, eta hilero idazten du El Cultural egunkarian.