Skip to content
Portada » 2026 Edizioa

2026 Edizioa

AzkonaToloza

Mediterraneo itsasoaren, Pirinioen eta Atacamako basamortuaren erdibidean kokatuta, Laida Azkona Goñi eta Txalo Toloza-Fernández arte bizietako proiektuak egiten dituzten bi artista dira.Poesiaren eta ikus-antropologiaren, bideogintzaren, performancearen eta mugimenduaren milaka aukeretan interesatuta, bere azken sorkuntzak historia ofizialaren berrirakurketan eta eszenarako pentsatutako… Read More »AzkonaToloza

Marian Ochoa de Eribe

Itzultzailea eta irakaslea. 2025ean Itzulpen Onenaren Sari Nazionala jaso zuen Mircea Cărtărescuren  (Impedimenta) Theodoros lanagatik. Literatura Konparatuan doktorea da Deustuko Unibertsitatean (Bilbo). Errumaniako Konstantzako “Ovidius” Unibertsitateko Espainiako Hizkuntza eta Literaturako irakurletza hartu zuen 1993-1997 bitartean, eta itzultzaile ibilbideari ekin zion.… Read More »Marian Ochoa de Eribe

Enric Juliana

Kazetaria eta saiogilea. La Vanguardia egunkariko zuzendariordea. Erredakzioaren buru Madrilen 2004tik. Aurretik, berriemailea izan zenErroman, 1997 eta 2000 urteen artean, eta Tokiko Informazio erredaktoreburua. Bere azken liburuak hauek dira: España, el pacto y la furia (2024) eta Aquí no nos viene a estudios (2020).

Elena López Riera

Elena López Riera (Orihuela, 1982) zinema-zuzendaria, Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea eta irakaslea da. 2009an “Lacasinegra” izeneko ikus-entzunezko kolektiboa sortu ostean, autore-zinemaren arloan nazioarteko ospea lortu zuen Pueblo (2015), Las vísceras (2016) eta Los que desean (2018) film laburrekin; azken horrek Urrezko… Read More »Elena López Riera

Carla Simón

Carla Simón Pipó (Bartzelona, 1986) Espainiako zinema garaikideko zuzendari eta gidoigile sarituenetako bat da, eta familia-memoria eta dolua aztertzen dituen trilogia zinematografiko intimo eta autobiografikoa sortu izanagatik da ezaguna. Bartzelonan, Kalifornian eta London Film School-en jaso zuen formakuntza. Nazioarteko ospea… Read More »Carla Simón

Helena Buffery

Helena Buffery irakaslea, itzultzailea eta ikertzailea da University College Corkeseko Ikasketa Hispanikoen Sailean. Itzulpen kulturala, antzerkia eta arte eszenikoak ditu espezializazio-arlo, eta kultura-ekoizpen garaikidearen alderdietan ardaztutako zenbait proiektu gauzatu ditu. Haren argitalpenen artean, honako hauek dira nabarmentzekoak: Shakespeare in Catalan:… Read More »Helena Buffery

Iaiaiai

Iaiaiai taldea 11 lagunek osatzen dute. 2022an hasi zen Bruselako YouYou Group ahots taldearekin lankidetza, Instituto Etxeparek antolatutako bisita profesional bati esker. Proiektua 2023an gauzatu zen, Aiaraldea Kultur Faktoriak antolatutako Irrintzi nazioarteko sormen laborategietan, “YouYou & Irrintzi, ahots praktika tradizionalaren… Read More »Iaiaiai

Maja Haderlap

Narratzailea, dramaturgoa eta poeta. Austriako Karintia eskualdean jaio zen, eslaviarrak gutxiengo diren kultura batean. Dramaturgia eta Germanistika ikasi zituen Vienako Unibertsitatean, eta Klagenfurt-eko Unibertsitateko Literatura Konparatuko Institutuan izan zen irakasle; hiri horretako udal-antzokiaren zuzendari izan zen 1992tik 2007ra. El ángel… Read More »Maja Haderlap

Mercedes Monmany

Idazlea, literatura-kritikaria eta saiakeragilea.   Editore eta argitalpen-aholkulari izan da, kultur-erakundeetako kolaboratzaile eta Europako literaturei buruzko ikastaroen zuzendari. Kultura-arloko aldizkarien erredakzio-kontseiluetako kide da, hala nola Sibila eta Revista de Occidente aldizkarietan, eta literatura-sarietan epaimahaikide ere izaten da: Café Gijón narratiba-saria,… Read More »Mercedes Monmany

Preslava Boneva

Sortzez Bulgariakoa, filologo hispanikoa eta kazetaria da. Bere lan-jarduna kulturaren dibulgaziora bideratu du: lan akademikoa sorkuntza garaikideari arretaz begiratzearekin uztartzen du. Gaur egun, literatura-kritikari eta kultura-kazetari gisa kolaboratzen du The Objective eta ABC Cultural hedabideetan, eta opera eta zarzuelari buruz… Read More »Preslava Boneva