Skip to content
Portada » 2026 Edizioa » Page 7

2026 Edizioa

Beat Furrer

Azken hamarkadetako konpositore garrantzitsuenetako bat da Beat Furrer. Haren obraren ezaugarri nagusiak dira soinuarekiko erabateko arreta eta musika-keinu fina, non isiltasuna, hauskortasuna eta mikroartikulazioa funtsezko elementuak diren musikarako, erritmoak eta kontrapuntuak aparteko adierazpen-indarra hartzen baitute. Izen handiko sariak irabazi ditu,… Read More »Beat Furrer

Barbara Stiegler

Filosofoa eta saiakeragilea. Filosofia politikoko irakaslea da Bordele-Montaigne Unibertsitatean. Filosofia alemaniarrari, liberalismoari eta demokraziari buruzko obrak egin ditu. Halaber, demokraziari buruzko bi antzezlan idatzi ditu. Gaztelaniazko argitalpenen artean, hauek nabarmendu behar dira: ¡Democracia! Manifiesto, Christopherekin batera egina (La Cebra, 2024),… Read More »Barbara Stiegler

Barbara Cassin

 Filosofoa, helenista eta germanista da, Frantziako Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionaleko (CNRS) ikerketako zuzendari emeritua, eta Frantziako Akademiako kidea. CNRSren urrezko domina jaso zuen 2018an, hizkuntzaren arloan izandako ibilbide luzeari aitortza egiteko. Bere lana hitzen ahalmena azpimarratzeagatik nabarmentzen da. Erakusten du… Read More »Barbara Cassin

Antonio Castilla Cerezo

Filosofian doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean, eta gaur egun Filosofia Saileko irakasle agregatua da bertan. Haren irakaskuntzak zein ikerketak antropologia filosofikoa eta kulturaren filosofia izan dituzte ardatz, alde batetik, eta estetika eta arteen teoria, bestetik. Arlo horietan guztietan, Nietzscheren pentsamenduaren eragina… Read More »Antonio Castilla Cerezo

Andrea Aguilar

Historian eta Politiketan lizentziatu zen Kenteko Unibertsitatean, Columbiako Unibertsitateko Graduate School of Journalism eskolaren beka jaso zuen 2007an, eta New Yorken bizi izan zen 2014 arte. El País egunkariko erredaktorea da, eta ikuspegi partikularra erakutsi du autoreei egiten dizkien elkarrizketetan.… Read More »Andrea Aguilar

Xabier Erkizia

Soinu artista, ikertzaile eta ekoizlea, Lesakan 1975ean jaioa. Bere lanaren ezaugarri nagusia entzumenak eta soinuak berekin dakarren edozein komunikazio edo sorkuntza moduren ikerketa eta jakin-mina da. Hainbat diziplina eta jatorritako artisten zerrenda luze batekin kolaboratu du, eta bere lanak mundu… Read More »Xabier Erkizia

Alberto Ruiz de Samaniego

Filosofian doktorea (UAM) eta Estetika irakaslea Vigoko Unibertsitatean. Kritikaria eta erakusketetako komisarioa: hala nola Andrei Tarkovski: fidelidad a una obsesión, La escultura en Fritz Lang, Cabañas para pensar, Unterwegs: al paso de Walter Benjamin, Georges Perec: Tentativa de inventario edo… Read More »Alberto Ruiz de Samaniego

Conrado Moya

Conrado Moya marinba-bakarlaria, jotzen duen musika-tresnaren nazioarteko figura adierazgarrienetako bat da gaur egun. Dituen gaitasun tekniko eta adierazkor apartengatik da ezaguna, bai eta eszenatokian dena emateagatik ere. Lan handia egin du orkestra, abesbatza eta banda sinfonikoekin batera, honako hauekin, besteak… Read More »Conrado Moya

Nimfa Bisbe

Artearen Historiako lizentziaduna (Bartzelonako Unibertsitatea) eta Artearen Historia eta Museologiako masterduna (Delawareko Unibertsitatea, AEB) da, eta “la Caixa” Fundazioaren Arte Garaikideko Bildumaren zuzendaria, 2002az geroztik. 1990ean sartu zen erakundean, bilduma horren kontserbatzaile gisa. Funtsezko zeregina izan du bildumaren garapenean, ikerketan… Read More »Nimfa Bisbe