Skip to content
Portada » 72-22 Edizioa

72-22 Edizioa

Orekari

Orekari arkitektura-kooperatiba 2013. urtean sortu zen, arkitekturari, lurraldeari, arteari eta kulturari lotutako proiektutan lan egiteko asmoarekin, betiere ikuspegi sozial eta jasangarri batetik. Eraikuntza-proiektu “klasikoak” alde batera utzi gabe, parte-hartzearen, lankidetza-artearen eta bioeraikuntzaren munduan barneratzen da Orekari.  Horregatik, Xabi Urrozek, Itxaso… Read More »Orekari

Miren Doiz

Iruñean jaio zen, 1980an, baina Madrilen bizi eta lan egiten du. Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, 2003an, eta, ondoren, Bartzelonako Massana d´Art i Disseny eskolan ikasten jarraitu zuen.  Estampa DKV 2015 saria, Pollock- Krasner Fundazioaren laguntzak (2014 eta… Read More »Miren Doiz

Leire Urbeltz

Artista hau Iruñean jaio zen, 1985ean, eta doktoregaia da EHUko Arte Garaikideko Doktoretza Programan. Sormen Ilustrazioa eta Komunikazio Bisualeko Teknikak ikasi ditu Escola Einan, zeina Bartzelonako Unibertsitate Autonomoari lotuta baitago, eta master bat Haurrentzako Album Ilustratuan Madrilgo Mataderoko Irakurlearen Etxean. … Read More »Leire Urbeltz

Iosu Zapata

1981ean, Iruñean, jaio zen artista hau. Abandonatutako espazioekin, periferiekin, marjinalarekin, hiri-paisaiarekin eta hark naturarekin duen harremanarekin lotutako gaiak jorratzen ditu nagusiki. Bere jardun-eremua plastikoa zein soinukoa da. Iruña Cormenzanaren tailerretan hasi zen hazten, 1991n. Diseinu grafikoa ikasi eta marrazki- eta… Read More »Iosu Zapata

Fermín Jiménez Landa

Hainbat lengoaiatatik —marrazketa, argazkia, instalazioa edo bideoa— abiatzen da Iruñean, 1979an, jaiotako artista hau; eremu publiko eta sozialetik, batez ere kaletik eta Internetetik, ateratzen dituen eguneroko planteamenduetan arakatzea du helburu. “Inolako botererik ez duen ilusionismo euforiko bat, zeinak, absurdoaren erabilera produktibotik,… Read More »Fermín Jiménez Landa

Amaia Molinet

Lodosan jaio zen, 1988an, eta Bilbon eta  Cluj-Napocan bizi eta lan egiten du.  Arte garaikideko doktoregaia da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Argazkigintza hedatu batetik garatzen du bere arte-jarduera, paisaiaren sinbolikoari balioa emanda. Erakunde hauek, besteak beste, bekak eta sariak eman dizkiote: Guggenheim… Read More »Amaia Molinet

Alexandra Baurès

Tonneinsen (Frantzia) jaio zen, 1971n, eta erakusketa-komisarioa, arte-bitartekaria eta kultura-kudeatzailea da. 2007tik, Mapamundistas zuzentzen du, Iruñeko eta inguruetako espazio-sare batean urtero egiten den arte garaikideko programa. Jaialdi honen esparruan, hainbat kontzeptu esploratu ditu mugimendu eta eraldaketarekin, ikuspuntu askotatik. Hala, 2022an, 16. edizioan, Más… Read More »Alexandra Baurès

E7.2

E7.2 2012an sortu zen, artista-talde baten sormen-gosea modu sistematikoan eta ez hain desordenatuan bideratzeko beharretik. Leandro Suarez, kide sortzailea, Suitzako Nouvel Opéra Fribourg operako zuzendari kudeatzailea da gaur egun, eta hasieran multimediako arduraduna zen. Pilar Fontalba oboe-bakarlaria eta E7.2 Ensemble-ren… Read More »E7.2

Oskar Alegria

Oskar Alegria Suescun (Iruñea, 1973) zinemagile eta idazlea da. Bere lehen filma La casa Emak Bakia (2012) izan zen, eta Man Rayk “Emak Bakia” zinepoema filmatu zuen Ipar Euskal Herriko kostaldeko etxearen bilaketaren berri ematen du. Bigarren film luzea Zumiriki (2019) izan zen, eta… Read More »Oskar Alegria

Edurne Arizu

Akordeoi irakaslea eta interpretea da, eta kolaborazioak egin ditu Granollerseko Ganbera Orkestrarekin eta Liceuko gitarren orkestrarekin; konpositore lanetan, berriz, dantza, antzerki eta zirku ikuskizunetarako musika idatzi du. Gaur egun, Granollerseko Jazz Jaialdian gonbidatu dute, jaialdiari amaiera emateko, JazzGranollers Ensemble taldearekin… Read More »Edurne Arizu